[ARGAZKI GALERIA] 22 lan aurkeztu dituzte Zornotzako Enrike Renteria lehiaketako 'Zintzilik' atalera

Anboto 2025ko eka. 30a, 11:14

Zornotzako Herriko plazetako balkoietan eskegi dituzte Enrike Renteria Pintura lehiaketaren XXVII. edizioko Zintzilik ataleko 22 lanak. SAD Amorebieta taldearen mendeurrena zen lehiaketarako gaia. 

Gaur hasi, eta uztailaren 4ra bitartean, herritarrek Zintzilik ataleko lanik gustokoena bozkatu ahalko dute; horrela banatuko dute Publikoaren saria. 

Domekan, uztailak 6, ostera, aire zabaleko pintura-lehiaketa egingo dute. Pintura lehiaketagaz batera, aurreko edizioetan saritutako lanak salgai jarriko dituzte; koadroen salmentagaz batzen duten dirua AIDAEra bideratuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!