[ARGAZKI GALERIA] Nafarroa Zentroak 'Priscilla, Reinas de Nafarroa' musikala aurkeztu du

Anboto 2025ko eka. 30a, 10:41

Priscila, reina del desierto musikal famatuan oinarritzen den musikala egokitu eta estreinatu dute Nafarroa Zentroko adineko pertsonek, desgaitasun intelektualeko erabiltzaileek eta zentroko langileek. Emanaladian, udaleko, Jaurlaritzako eta Aldundiko ordezkariak egon dira. 

Hainbat hilabetez landu dute emanaldia, elkarlanean eta ilusio handiz. Proiektuaren helburua, Nafarroa Zentroaren erabiltzaileek musika, dantza eta antzerkiaren bitartez sormena garatzea eta komunitate eta jatorri sentimendua indartzea da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!