"Erakusketak sexu eta genero aniztasunaren eskubideen eta ikusgarritasunaren aldeko borrokan funtsezkoak diren uneak dokumentatzen ditu irudien bidez. Aspaldiko erreferentzia historikoetatik hasi, eta Stonewalleko istiluak, trans mugimenduaren gorakada, maitasunaren ikusgarritasuna espazio publikoan, edo harrotasunaren adierazpenak bezalako mugarrietaraino, argazki bakoitzak kolektiboaren bizipenen begirada zuzena eta hurbila eskaintzen du", azaldu du Zornotzako Udalak ohar baten bidez.