Andaparan eta Ugarte bidean lanak hasi dituzte Zornotzan

Anboto 2025ko eka. 23a, 14:22

Zornotzako Udalak diseinaturiko irudia.

Gaur, ekainak 23, Andapara kalean eta Ugarte bidean herritarren segurtasuna hobetzeko, aparkalekuen antolakuntza hobetzeko eta energia kontsumo eraginkorrago bat lortzeko lanak hasi dituzte. 

Lehen fasean, zirkulazioaren noranzkoa aldatu eta aparkaleku berriak jarriko dira; berrantolaketa horren baitan, zirkulazioa noranzko bakarrekoa izatera pasako da, eta zabor-edukiontziak birkokatuko dira. 

Uda ostean, LED argiak jarriko dituzte, energia kontsumoa murrizteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!