Zabaleta, Murua eta Irribarria txapeldun Master Kaiola txapelketan

Anboto 2025ko eka. 23a, 09:54

Irribarria sakea ateratzen zapatuko finalean (Irudia: Master Kaiola)

Zapatuan jokatu ziren Zornotzako lau eta erdiko txapelketako finalak.

Zornotzako Master Kaiola txapelketak baditu aurtengo txapeldunak. Zapatuan jokatu ziren finalak Amorebieta IV pilotalekuan. Emakumeetan Goiuri Zabaleta nafarrak jantzi zuen txapela finalean Alday menderatuta: 22-13. Mutilen gazte mailan Murua erraz nagusitu zitzaion Okiñenari. Azkenik, nagusietan Irribarriak 22-11 hartu zuen mendean Zubizarreta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!