The Brass Funkeys taldeak irabazi du Haizetara jaialdiko sari nagusia

Maialen Zuazubiskar 2025ko eka. 23a, 08:21

Haizetara kaleko musikaren nazioarteko lehiaketaren 18. edizioa izan da asteburuan Zornotzan.

The Brass Funkeys erresuma batuko taldeak du banda onenaren saria (15.000 euro); publikoaren saria Iruñeko Goxo Txaranga taldeak irabazi du (4.000 euro), eta instrumentista onenaren saria, ostera, Suck Da Head taldeko tronboiak, Quentin Longepek irabazi du (1.000 euro). Aurten, gainera, laugarren sari gehigarri bat egon da, SDAren 100.urteurrenaren harira; Aupa Gazteak - Bertsio onena saria. Eta sari honen irabazlea Undertow Brass Band taldea izan da (1.000 euro). 

Antolatzaileak "pozik" agertu dira Haizetara ekimenaren edizioarekin eta honen garapenarekin. "Lehiaketa honek kaleko musikaren esparruan nazioarteko erreferente gisa duen posizioa sendotu egin baita", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!