Duela 24 urte maila galdu zuen Real Oviedo lehenengo mailara itzuli da Mirandes taldeari irabazita. Joaneko partidua galdu ostean, partidari buelta eman eta 3-1 irabazita mailaz igotzea lortu dute astuariarrek. Talde astuariarrean Oier Luengo zornotzarra dabil. Luengo Amorebietako harrobian hezitako futbolaria da, Bilbao Athleticen ere ibilitakoa da eta 2022az geroztik Oviedon dabil.
Txanponaren beste aldea Unai Egiluzek bizi izan zuen. Durangarra Mirandes taldean dabil eta nahiz eta joaneko partida irabazi zuten eta azken partidari errentagaz ekin zioten, ezin izan zuten igoera lortu.