Emakumeetan, Zabaletak eta Aldaik neurtuko dituzte indarrak. Joan zen asteburuan, pilotari biek erraz irabazi zituzten Ruiz de Infanteren (22-8) eta Uriarteren (22-11) kontrako finalerdiak, hurrenez hurren.
Gizonen gazte mailan final bi daude: gazteena eta nagusiena. Gazteetan, Okiñena eta Murua pilotarien artean dago txapela. Biek latz sufritu zuten finalerdietan Ramirez (22-20) eta Egurrola (22-19) kanporatu eta finalera sailkatzeko.
Nagusien finala
Azkenik, nagusietan Zubizarretak eta Irribarriak jokatuko dute finala. Zubizarretak gorriak ikusita kanporatu zuen Arribillaga finalerdietan: 22-21. Irribarriak, ostera, egurtu egin zuen Gutierrez: 22-7. Irribarria sasoi betean dago, baina Zubizarreta ere goi mailako pilotaria denez, zaleek final estua bizitzea itxaroten dute.