Bandarik onenak 15.000 euroko saria jasoko du domekako sari banaketan. Horrez gainera, instrumentistarik onena (1.000 euro), publikoaren saria (4.000 euro) eta 'Aupa gazteak - bertsio onena' saria (SDAren 100.urteurrena dela eta sari berezia da hau, 1.000 eurokoa) banatuko dituzte. "Udalak Haizetararen aldeko apustua egiten jarraitzen du, gure herria bizitza, kolorez eta kultur aniztasunez betetzen duen ospakizun paregabea delako", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak gaur goizean egindako prentsaurrekoan.
Esan bezala, bihar 19:00etan hasiko da Zelaieta parkean jaialdia. Ondoren, hainbat gunetan egongo dira musikariak. Zapatuan eta domekan, eguarditik goizalera bitartean eskaniko dituzte emanaldiak, eta jardunaldi bakoitza Nirma Quintet taldearen jam session batekin itxiko da.