EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du espazio publikoaren ordenantza berriaren aurka Zornotzako EH Bilduk jarritako errekurtsoa

Anboto 2025ko eka. 18a, 06:00

Iazko uztailean Zornotzako Udal gobernu taldeak Espazio Publikoaren ordenantza berria onartu zuen; EH Bilduk jarritako errekurtsoa atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak, beraz, legezkotzatu jo du ordenantza. Errekurtsoa, herritarren parte hartzea urratu zelakoan, eta genero eraginari buruzko txostena ez sartzeagatik jarri zuen EH Bilduk. 

Auzitegi Nagusiaren arabera, partaidetzari dagokionez, iazko urtarrilaren 16 otsailaren 6ra bitartean "aldez aurretiko kontsulta bat" egin zen udalaren iragarki tauletan eta webgunean publikauta; horrez gainera, ordenantza berria onartu aurretik auzikideegaz, ostalaritzako 57 profesionalegaz, eta kaleko saltzaileen elkarteagaz berba egin zuela nabarmendu du udalak. Genero txostenari buruz, behin betiko onespena jaso aurretik entregatu behar zela dio epaitegiak, eta hori horrela izanik, "errekurtsoaren arrazoi hori ezin dugu onartu", azaldu du. Honenbestez, Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak eskerrak gura eman izan dizkie udal teknikariei. "Eskerrak eman nahi dizkiet udal teknikariei prozesu honetan, eta udalean egiten den prozesu bakoitzean gardentasuna eta legezkotasuna betetzen direla zaintzen dutelako. horrelako egoerak ez dira berriak udal honentzat, eta helegiteen helburu bakarra oztopoak jartzea eta udal jarduera atzeratzea da, EH Bilduk hainbat organotan jarritako errekurtso guztiak atzera bota baitira", azaldu du ohar baten bidez.  

EH Bilduren erantzuna

Bestalde, EH Bilduren berbetan, parte hartzea ez da bermatzen tabloiean iragarkia jarrita. "Hori izan da udal gobernuak herritarrei eman zien bide bakarra". Koalizio subiranistaren arabera, ordenantza legezkoa da, baina ez "onargarria, herritarren parte hartzerik gabe onartu baita". "Gaitzespen juridiko batek ez du egitatea, nahitaez, zilegi bihurtzen, izan ere, toki administrazioek gardentasunaren bermatzaile izen baher dute eta herritarren parte hartzerako berehalako bide. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!