Iaz jarri zuen martxan udalak Zuok ekimena, eta lehenengo fase honetan, udalak bi parte hartze jardunaldi antolatu ditu gazte eta tokiko enpresekin. Besteak beste, lan munduan sartzen laguntzeko formakuntza jaso zuten gazteek jardunaldian. Horrez gainera, 16 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzendutako lan poltsa ere jarri du martxan udalak, udalerriak antolatutako kultura, kirol eta jai ekitaldietan gazteen lehen lan esperientzia izateko aukera eskaintzeko. Udalaren arabera, orain artean 235 gaztek eman dute izena lan poltsa horretan; bestalde, ekainaren 20an, 21ean eta 22an egingo den Haizetara jaialdian lan egiteko bederatzi gazte kontratatu dituzte.