Nafarroa Zentroko beheko solairua erreformatuko dute

Anboto 2025ko eka. 17a, 05:27

Zornotzako Udalak Nafarroa Zentroko beheko solairua berritzeko lanak egingo ditu, espazio irigarriagoa eta funtzionalagoa izateko. Besteak beste, taberna gunea berrituko da, harrera gunea egokituko da eta komunak modernizatuko dira. 

Udalak ohar baten bidez adierazitakoaren arabera, lanen aurrekontua ia 630.000 eurokoa izango da, eta lanak bost hilabeteko epean amaitzea aurreikusten du. "Nafarroa Zentroa adineko bizilagunak eroso, seguru eta euren egunerokotasunean erraztasun guztiekin gozatzeko lekua izatea nahi dugu", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak ohar berean. Maiatzean, sarreran arrapala berria eraikitzeko lanak hasi zituzten, Nafarroa Zentroko irisgarritasuna hobetzeko asmoagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!