[ARGAZKI GALERIA]: Giro lagunkoi eta ederra Elgezabalko sanantonioetan

Anboto 2025ko eka. 10a, 12:15

Zornotzako San Antonio Elgezabal auzoan jaietan murgilduta dabiltza joan zen barikutik. Lehenengo asteburuan jende nahikotxo batu da, eta antolatzaileak "oso gustura" daude programazioak izandako harreragaz.

Mus txapelketa, auzo-bazkaria Inbisa poligonoko Txansones jatetxean, umeentzako puzgarriak, trikitilariak... San Antonioko auzotarrek asteburu ederra igaro dute, baina gauzak ez dira hor geratu, asteburu honetan,ekainaren 13an eta 15ean ekitaldi gehiago izango dituzte eta. 13an, San Antonio eguneko meza izango dute, auzoko hildakoen omenez (18:00). 15ean, domeka, auto klasikoen kontzentrazioa egingo dute Inbisan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!