Zornotzako Udalak 30.000 euro bideratuko ditu gizarte ekintza arloan lanean dabiltzan elkarteentzako

Anboto 2025ko eka. 5a, 10:21

Irabazi asmorik gabeko hamar elkarteri 30.000 euroko diru laguntza esleitu die Zornotzako Udalak. Deialdi honen helburua, "autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun, babesgabezia, gizarte bazterketa eta larrialdi egoerak saihestu edo artatzeko proiektuak" babestea da. 

Deialdia 2025eko martxoan ireki zuen udalak. Hauek dira onuradunak: 

  • Cruz Roja Amorebieta-Etxano (4.394,71 €),
  • ASEBIER (4.394,71 €),
  • AVIFES (3.000 €),
  • Fundación Síndrome Down (4.883.01 €),
  • AECC (Asociación Española Contra el Cáncer) (2.082.56 €),
  • Esclerosis Múltiple (3.000 €),
  • Orue Auzolana Fundazioa (2.400 €),
  • Caritas Bizkaia (3.000 €),
  • Sorginkada (2.395 €)
  • ALCER Bizkaia (Asociación para la lucha contra las enfermedades del riñón) (450 €)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!