Ertzaintzaren arabera, erakunde kriminaleko kide izateaz gainera, emakumeak "garraiatzeaz, zaintzeaz eta prostituziorako erabiltzen ziren etxeak kontrolatzeaz" arduratzen ziren atxilotuak. Horrez gainera, 14 emakume askatzea lortu dute; guztiak atzerritarrak direla nabarmendu du Ertzaintzak.
Bestalde, Espainiako Poliziak beste bederatzi lagun atxilotu ditu operazio berdinean, tartean, Irunen eta Iruñean. Egindako miaketetan dokumentazioa, dirua, droga eta ibilgailuak konfiskatu dituzte. Operazioak zabalik jarraitzen duela azaldu du Ertzaintzak.