Zornotzako Udalak Kulturartekotasun plana onartu du

Anboto 2025ko mai. 30a, 13:42

Ainhoa Salterain alkatea, Sonia Cabeza zinegotzia, Andrea Garofano teknikaria eta Ane Estebaranz Ikuspegiko ikerlaria.

Zornotzako Udalak Kulturartekotasun Plana aho batez onartu du gaurko osoko bilkuran. Dokumentua gizarte eragile, elkarte eta herritar migratzaileen parte hartzearekin egin da. Lau jarduera eremu batzen ditu planak, eta hogei ekintza inguru egingo dituzte. 

Ainhoa Salterain Zornotzako alkatearen berbetan, planak garrantzia handia du, bizikiditzearen aldeko apustua sendotzen baitu. "Zornotzan pertsona guztiak duintasunez, errespetuz eta aukera berdintasunez bizi daitezkeen gizarte eta udalerri batean sinesten dugu. Plan hau gure herria aniztasunean oinarrituta eraikitzeko tresna bat da. Kulturartekotasuna ez da helburu bat, elkarrekin, Arkalaz, eraikitzitzen dugun bide bat da", azaldu du gaur goizean. Ane Estebaranz Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiko kidearen berbetan, lau eremutan egituratu da plana: Harrera, herritar berrien etorrera eta integrazioa errazteko;  Erakundeak, udal politikak kulturarteko ikuspegitik egokitzeko; Egiturazkoa, hezkuntza, hizkuntza eta gizarte partaidetzako ekimenegaz eta Pertsonen arteko bizikidetza, aniztasunaren topaketa, interakzioa eta ikusgarritasuna sustatzeko. "Guztira, hogei ekintza jasotzen ditu planak, horien artean, harrera eleanitzeko gida bat egitea edota udal langileentzako kulturartekotasunari buruzko  prestakuntza programak", azaldu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!