Martxan da Larrea auzoko autokarabanentzako gunea

Anboto 2025ko mai. 29a, 08:52

Oraintsu amaitu dituzte Zornotzako Larrea auzoan egin duten autokarabanentzako aparkalekuko lanak, eta gunea erabilgarri dago jada.

Guneak hamaika plaza ditu eta oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditu; adibidez, ur hornidura, ur zikinak husteko sistema, argiztapena eta birziklapenerako edukiontziak. Gunea zurezko hesi batek inguratzen du. "Proiektu honek, bisitarien etorrera errazteaz gainera, gure tokiko ekonomia dinamizatuko du, eta gure natur eta hiri inguruneari balioa ematen lagunduko du", azaldu du Anartz Gandiaga Hirigintza zinegotziak. EAJk eta PSEk duten udal gobernu akordioaren barruan kokatu dute inbertsioa. Zornotzako Udalak 100.000 euroko inbertsioa egin du guztira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!