19:30ean ekingo diote, Venecia tabernatik. Antolatzaileek banaturiko esku-liburuak eskuetan hartuta, iluntzeko poteoa alaituko dute, kantuan. Aurten, berezitasun legez, hiru zuzendarik parte hartuko dutela azaldu dute antolatzaileek. "Zuzendari batek zuzenduko du, eta besteok abestu egingo dugu", azaldu dute antolatzaileek. 19:30ean hasita, ordu eta erdian abestuko dute. "21:00-21:15 aldera amaituko dugula uste dugu, eta sei bat geldiune egingo ditugula aurreikusten dugu", argitu dute. Hogei bat abesti abestuko dituzte, eta esku-liburuak lagun izango dituzten arren, abestirik gehienak ezagunak izateak errazago egingo du. "Besteak beste, Erribera, Txikia, Aitormena, Lepoan hartu, Furra furra, Ikusi mendizaleak eta Aldapeko abestuko ditugu, ezagun-ezagunak guztiak", gaineratu dute.