SD Amorebieta eta Karmelitak izango dira jaietako pregoilariak

Anboto 2025eko maiatzaren 23a

SDAk mendeurrena bete du aurten, eta Karmelita ikastetxeak, ostera, 75 urte bete ditu. Pregoiak hasiera ofiziala emango die jaiei; uztailaren 15etik 27ra bitartean ospatuko dituzte jaiak aurten.

"Bien ondarea Zornotzaren nortasunaren funtsezko parte da", azaldu du Zornotzako Udalak ohar baten bidez. Horrez gainera, jaietako musika programazioa azaldu dute. "Zornotzako herritarren ideiak eta proposamenak kontuan hartuta antolatu dira kontzertu horiek eta hurbileko eta askotariko kultur eskaintza bermatuz", gehitu dute. 

  • Uztailak 15: Puro Relajo | Merina Gris | Tatta & Denso
  • Uztailak 16: Errobi
  • Uztailak 17: Heitxi
  • Uztailak 18: La Otra Oreja
  • Uztailak 19: En Esenzia, Gozategi + Zirkinik Bez
  • Uztailak 24: Hola Rafaella | Bulego
  • Uztailak 25: Mocedades | Zea Mays + DJ Vithy
  • Uztailak 26: Isabel Aaiún | Rulo y la Contrabanda
  • Uztailak 27: Very Txarrak + Akerbeltz