'Zuok!' gazteentzako parte hartze ekimena martxan jarri dute

Aritz Maldonado 2025ko mai. 22a, 08:45

Zornotzako Udalak Zuok gazteentzako parte hartze ekimena martxan jarri du beste urte batez. Horrez gainera, aurten, lehenengoz 16-24 urte bitarteko gazteentzako lan poltsa sortu du.

Udalaren asmoa, eurak antolatutako ekintzetan lana eskainiz, gazteei lehen lan-esperientzietan trebatzeko aukera eskaintzea da. "Udaletik lan-munduan lehen urratsak eman ditzaten aukera errealak eskaini nahi dizkizuegu, gainera, gure udalerriko kultur eta gizarte bizitzan aktiboki parte hartzen duten bitartean. Gazteen enplegu boltsa eta Zuok ekimena funtsezko tresna dira euren ahotsak entzuteko", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak. Zuok parte hartze ekimenerako, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei egin die deialdia udalak. Hala, ekarpenak jasotzeko, ekainaren 7rako jardunaldi parte hartzailea antolatu dute; 10:00-12:00 bitartean izango da, Zelaieta zentroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!