Nafarroa Zentrora sartzeko arrapala berria eraikitzen hasi dira

Anboto 2025ko mai. 13a, 15:20

Zornotzako Nafarroa zentroko irisgarritasuna hobetzeko asmoagaz, arrapala berria eraikitzen hasi dira. 57.000 euro inguruko aurrekontua dute lanek, eta udalak, lanak bi hilabetean amaitzea aurreikusten du. 

Jauregibarria kalean dagoen Nafarroa Zentrora sartzeko arrapala berria eraikitzeko lanak hasi dituzte. Lanen helburu nagusia, zentroaren irisgarritasuna hobetzeaz gainera, mugikortasun murriztua dutenak ere eraikinera modu eroso eta seguruan sartzea da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!