SD Amorebietaren mendeurrena, Zornoza elkarteak antolatzen duen ‘Zintzilik’ lehiaketako protagonista

Anboto 2025ko mai. 11a, 15:00

Lonetak Zelaieta Zentroan jaso daitezke eta ekainaren 13an amaituko da artelanak entregatzeko epea. Hauek klub urdinaren efemeridearekin lotuta egon beharko dira.

 

Sociedad Deportiva Amorebieta eta bere mendeurrena, 2025ean ospatzen ari dena, protagonista izango dira Enrike Renteria pintura lehiaketaren 27. edizioan. 

Sociedad Artistico Cultural Zornozak urdinen 100 urteko historiaren ospakizunarekin bat egin nahi izan du. Eta horretarako erabaki du ‘Zintzilik’ modalitatean parte hartzen duten lanek SDAri buruzko arrazoi bat izan beharko dutela gai nagusitzat: futbola, Urritxe, klubaren une historikoak, erakundean arrastoa utzi duten pertsonak edo herriko kirol klub honekin lotutako beste edozein elementu.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Zelaieta Zentroko harreran edo 94 630 06 50 telefonora deituz. Artelanak islatzeko lonetak Zelaietan bertan daude eskuragarri. Lonak baldintza batzuk bete behar ditu: 1,30 x 1,50 metroko luzera eduki beharko du, ehun sendokoa izan behar du eta 4 milimetroko diametroko botoi zulodunez inguratuta egon behar du.

Lanak entregatzeko epea ekainaren 13ra artekoa da. Parte hartzen duten artistek 20 euroko dieta izango dute.

Bi espazio obrak ikusteko 

Aurreko edizioetan bezala, bi espazio egongo dira uztailean obrak erakusteko. Alde batetik, lehiaketa gunea, Herriko Plazako balkoietan. Beste gunea udalerriaren gainerako tokietan banatuko da, eta bertan aurreko edizioetako "Zintzilik" erakusketak egongo dira ikusgai.

Irabazleak 500 euroko saria

SDAko ordezkari batek eta arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatutako dute epaimahaia. Sari banaketa uztailaren 6an izango da, Zelaieta Zentroko auditorioan. Lau sari banatuko dira: lehen saria, ‘Aupa Azules’ izenekoa, 500 eurokoa; bigarren saria, 300 eurokoa; hirugarren saria, 200 eurokoa, eta publikoaren saria, 150 eurokoa. Azken sari honetarako botoa eman nahi dutenek Zelaietan bertan uztailaren 2, 3 eta 4an jarriko den hautestontzian izango dute horretarako aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!