Bestalde, Puñales artista bizkaitarrak DJ ikastaroa eskainiko du; saioak maiatzaren 19an, 26an, ekainaren 2an eta 6an egingo dituzte, Zelaieta zentroan bertan. Ikastaroan izena emateko epea maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik; gazteinfo@amorebieta.eus helbidera idatzi beharko da horretarako, edo 9460300649 telefono zenbakira deitu. Adrian Castañedak apropiazio sinbolikoa edota objektuak jatorrizko testuingurutik ateratzea bezalako estrategiak erabiltzen ditu egungo panorama soziopolitikoari buruzko hausnarketa sortzeko; horrela, erakusketa honetarako, Zornotzan erabili izan diren bide-seinaleak landu ditu merenderoko mahai bat sortzeko. "Espazio publikoko elementuekin lan egiten dut, hauen erabilerari buruz pentsarazteko, egunerokoan erabiltzen ditugun gauzak dira, berte gauza batean bilakatzen direnak", azaldu du Salamancako artistak. Cristina Souto artista galiziarrak, ostera, hainbat zornotzarren argazki bildumekin lan egin du. "Argazki bilduma horiek familia eremutik atera gura izan ditu, memoriari buruzko ariketa kolektibo bat egiteko", nabarmendu du Soutok. Hemen Proiektuko Estela Miguelek, ostera, maiatzaren 23an 12:00etan euren obraren aktibazioa egingo dutela azaldu du. Maiatzaren 22an, ostera, bisita gidatua eskainiko dute erakusketaren nondik norakoak hobeto ulertzeko.
Harriak proiektuaren erakusketak Euskal Herriko txoko desberdinetan erakutsi dira azken urteetan. Aurtengo bilduma, Zornotzan erakutsiko da lehenengo biderrez.