Euskaraldia 2025

Euskaraldiko txapen banaketa hasi dute Zornotzan

Anboto 2025ko mai. 6a, 12:46

Maiatzaren 15aren eta 25aren bitartean, Zelaieta parkean eta Zubiondo plazan banatuko dira Ahobizi eta Belarriprest bezala Euskaraldian parte hartuko duten herritarrentzako txapak. Nobedade bezala, Hikaldia bezala izendatu duten ekimenean parte hartuko dutenen artean, H ikurra duten txapak banatuko dira.

Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo dute Euskaraldiaren laugarren edizioa. Aurten, lehenengoz, udaberrian egingo da. Hori ez da izango edizio honetako berritasun bakarra. Hain zuzen ere, hainbat herritarrek Hikaldia ekimena ere sortu dute egun horietarako; Zornotzan, herriko hitanoa berreskuratu eta lantzeko asmoagaz, 25 lagun inguruk osatzen duten taldea sortu dute horretarako. Zornotzako Udalak eskuorri bat banatu du etxez etxe, ekimenaren berri emateko.

Horrela, hiru txapak batzeko ordutegia hau izango da:

  • Maiatzak 5: 17:30-19:30 Zelaieta parkean
  • Maiatzak 6-13: 08:30-21:00 Zelaieta zentroko harreran
  • Maiatzak 14: 17:30-19:30 Zelaieta parkean
  • Maiatzak 15: 18:00-19:00 Zubiondo plazan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!