Lengoaia musikala, askotariko musika-tresnak zein dantza ikastaroak. Zubiaur musika eskolak prest dauka ikasturte berriko matrikulazioa. Interesdunek maiatzaren 30era arteko epea izango dute inskripzioak Zornotzako udalaren web atarian egiteko edo ikastetxera bertaratuta egiteko. Honako hauek batu dituzte aurtengo eskaintzan:
Dantza
- Dantzarekin kontaktua (6-7 urte)
- Sormenezko dantza (8-11 urte)
- Hip Hop/Funky (12-18 urte)
Musika
- Musikarekin kontaktua (4-7 urte)
- Lengoaia musikala eta musika-tresnak (8 urtetik aurrera): flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, pianoa, gitarra, akordeoia, txistua, alboka, trikitia, dultzaina, txalaparta, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria. Halaber, hizkuntza musikala, analisiak, koroak eta talde instrumentuak zein musika-terapia hezigarria ere eskainiko dituzte.