Gazteentzako alokairurako laguntzen deialdia zabaldu du Zornotzako Udalak

Anboto 2025ko mai. 5a, 10:54

Zornotzan 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako diru laguntza deialdia zabaldu du Zornotzako Udalak; hilean, gehienez, 250 euroko laguntza izango da, urtebeterako. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez kudeatu beharko dira, urriaren 31 aurretik. 

Laguntza honen bidez, Zornotzako Udalaren helburua gazteei etxebizitzako gastuak arintzen laguntzea da. Laguntza eskatzeko, alokairuak ezingo du 650 eurotik gorakoa izan, eta garaje, komunitate edo administrazio gastuak ez dira kontutan hartuko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!