Biharko, maiatzak 4, antolatu zegoen Bizkargi Eguneko egitaraua bertan behera utzi dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, eguraldi txarra iragarrita dagoelako utzi dute bertan behera. Hala ere, “ekitaldi xume bat” egiten saiatuko direla jakinarazi dute.