Datorren apirilaren 27an, domekan, 10:00etatik 15:00etara, Boroak II. Abeltzaintza eta Artisautza Azoka jasoko du. Adin guztientzako jarduerak eskainiko dira, besteak beste, erakusketak, produktu dastaketa eta zuzeneko erakustaldiak. Azoka dela eta, trafiko-neurri bereziak ezarriko dira inguruan, segurtasuna eta ekitaldiaren garapen egokia bermatzeko.
Egunean zehar, ganadu eta nekazal postuak izango dira ikusgai, trikitilariez girotuta. 12:00etan, ardi-ile moztaileen erakustaldia eskainiko du Mikel Etxebarriak, eta 13:00etan, harri-jasotzaile gazteen erakustaldi egingo da, Aritz eta Izei Abendibar, Haritz Aranguren eta Izadi Agirreren partaidetzarekin. Azokan zehar, Eusko Label produktuen dastatzeak eskainiko dira.
Trafiko neurriak
Trafiko-neurri bereziak ezarriko dira Boroan azokaren egunean. 10:00etatik 15:00etara, Boroara sartzeko errepidea noranzko bakarrekoa izango da eta irteera Urgoiti auzotik egin beharko da. Hala ere, Garaitondotik Boroara sarrera eta irteera bi noranzkoetan mantenduko da, udalak ohar batean informatu duenez.
Era berean, seinaleak eta konoak jarriko dira ezkerreko aldean dauden baserrietarako sarbideetan, ibilgailuak baimendu gabeko guneetan aparkatzea saihesteko. Gainera, Urgoiti eta Marabi auzoetara sarrera bizilagunentzat bakarrik izango dela gogorarazi dute, eta horiek adierazitako sarbidea erabili beharko dutela.
EGITARAUA - APIRILAK 27
- 10:00 Hasiera, ganadu eta nekazal postuen erakusketa.
- Goiz osoan: trikitalariak.
- Eusko Label prduktuen dastaketa.
- 12:00 Ardi-ile moztaileen erakustaldia: Mikel Etxebarria.
- 13:00 Harri jasotzaile gazteen erakustaldia. Aritz eta Izei Abendibar, Haritz Aranguren eta Izadi Agirre.
- 14:30 Amaiera.