Gorpua gaur topatu dute, goizeko bederatziak baino lehentxeago. Hiri-hondakinak birziklatzeko enpresako arduradunek Ertzaintzari deitu diote, edukiontziak batzeko kamioi bat deskargatu eta gero, han gorpu bat egon zitekeela abisatzeko. Durangoko ertzain-etxeko agenteak eta babes zibila bertara gerturatu dira, eta topatu duten pertsona hilda zegoela egiaztatu dute.
Durangoko guardiako epaitegiak ikerketa hasi du Ertzaintzarekin, gorpuaren nortasuna zehazteko eta gertakariak argitzeko.