Zornotzako egitarau osoa gaur goizeko prentsaurrekoan aurkeztu dute, eta bertan izan dira Ainhoa Salterain Zornotzako alkatea, Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Libe Mancisidor Industrias Sortzaileen Fundazioko zuzendaria. Hirurek maiatzaren 24ko egitaraua ezagutzera eam dute eta, aldi berean, "kulturak gizarte eta kohesio eragile gisa duen zeregina" nabarmendu dute.
Estatuko musika eta euskal eszenako izen nabarmenak biltzen ditu kartelak.
Colectivo Da Silva: kolore eta umorez beteriko poparekin lehen aldiz Euskal Herrira iritsiko da disko berria eskuan.
Leihotikan: euskal punkaren adierazgarriak
Los Deltonos: estatuko rock-aren erreferenteak
Rakky Ripper: gaztelerazko hyperpoparen aitzindaria
Marilia Monzón: ukitu folkloriko eta sentikorreko ahotsa
Tiburona: garage rockean energia hutsa den hirukotea
S T R: elektronika punka
Pauline en la Playa: pop intimoa
VVV [Trippin’ You]: postpunk erritmoak
Sarrera librea izango da eta eszenatokiak udalerrian zehar banatuta egongo dira, beraz, musika eta jaialdi giroaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dute bai musikazaleek bai herriko bizilagunek.
Aurkezpenean, Ainhoa Salterain alkateak adierazi duenez, “Zonotza kulturaren aldeko apustu irmoa egiten duen udalerria da, eta gure kaleetara musika eta artea zuzenean hurbiltzen dituen Herrian ekimena hartzeak konpromiso hori indartzen du. Aukera bikaina da herria biziberritzeko eta bai finkatutako artistak, bai proposamen berriak ikusgai izateko".
Datorren maiatzaren 24an, beraz, gustu eta adin guztietarako pentsatutako musika programazio osoa hartuko du udalerriak, kalean bertan biziko den jai egun ireki batean. Ekitaldia BBK Fundazioak eta Industrias Sortzaileen Fundazioak sustatu dute, Bilbao BBK Live jaialdiarekin batera.
Herrian eta Hirian: kultura eta musika Bizkaiko kaleetan
Herrian eta Hirian BBK Fundazioak eta Industrias Sortzaileen Fundazioak sustatutako ekimenak dira, eta helburua musika zuzenean Bizkaiko hainbat udalerri eta auzotara hurbiltzea da. Horrela, ekimena bi udalerri bizkaitarretan ospatuko da, Abanto-Zierbenan maiatzaren 17an eta Zornotzan maiatzaren 24an. Musika ziklo honi amaiera emango dio Hirian ekimenak, Bilboko La Peña-Abusu auzoan ekainaren 7an.