Zortzi bandek parte hartuko dute XVIII. Haizetara Jaialdian

Anboto 2025ko api. 11a, 18:17

Ekainaren 20an, 21ean eta 22an, kale musikaren nazioarteko banden topagune bihurtuko da Zornotza. Lehiaketan parte hartzeko 11 herrialdetako 37 bandek eman dute izena, eta horietako zortzi izan dira hautatuak.

Kale musikaren erdigune bihurtuko da Zornotza, aurten ere. Ekainaren 20tik 22ra bitartean, XVIII. Haizetara Jaialdia ospatuko da. Hiru egunetan zehar, nazioarteko zortzi musika banda leihatuko dira, Zornotzako Udalak ohar batean jakitera eman duenez.

Frantzia, Italia, Portugal, Mexiko, Suitza, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Herbehereak, Benin, Errusia eta Espainiako 37 musika bandek eman dute izena Haizetara jaialdian parte hartzeko. Eta, horietako zortzi hautatu dituzte antolatzaileek. Musika tradizionalak, bertsioak, konposizio originalak, musika balkanikoa, elektronikoa, hip-hop, funk, folk, swing… askotariko doinuek hartuko dituzte Zornotzako kaleak, jaialdiak iraun bitartean.

Undertow Brass Band (AEB), The Brass Funkeys (Erresuma Batua), La Revuelta (Suitza), Zygos Brass Band (Frantzia), Los Fugitivos (Espainia), Suck Da Head (Frantzia), Cornelius (Frantzia) eta Iruñeako Goxo txarangak parte hartuko dute XVIII. Haizetara Jaialdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!