[BIDEOA]: Jon Mikel Magunagoitia, atezaina azken minutuko golegile bihurtzen denean

Joseba Derteano 2025ko api. 10a, 09:42

Jon Mikel Magunagoitia taldekideekin partidu amaieran (@SDEibar)

Eibar taldeko atezain zornotzarra azken jardunaldiko protagonista bihurtu zen 94. minutuan sartutako gol bati esker.

Normalean fatezainak partiduko protagonista direnean, geldiketa asko eta onak egin dituztelako izaten da. Baina, noizerik noizera, futbolak gidoirik onenak ere gainditzen dituen pasarteak eskaintzen ditu eta atezainak golegile bihurtzen dira. Horixe da Jon Mikel Magunagoitiaren (Zornotza, 2000) kasua.

Joan zen asteburuan Eibarrek Oviedoren kontrako partidua galdu egingo zuela zirudien. Luzapenean 0-1 galtzen zihoan. 94. minutuan epaileak falta bat adierazi zuen armaginen alde. Partiduko azken jokaldia zenez, atezaina ere errematera igo zen. Eta aurkariz inauguratuta zegoela buruz errematatu zuen, fede osoz eta postura zail batean, baloia sare barrura bideratzeko.

Partidu amaieran bera izan zen protagonista nagusia. Taldekideen besarkadak eta zaleen txaloak jaso zituen. Beretzako momentu "berezia" izan zela onartu zuen partidu amaierako elkarrizketan. "Entrenatzaileak igotzeko eskatu dit eta ez dut birritan pentsatu. Normalean ez da horrelako egoerarik bizitzen. Ea etorkizunean beste noizbait berdina gertatzen den", desiratu zuen.

Bideoak: LaLiga2 eta. @SDEibar

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!