Gure Zirkua Euskal Herriko zirko konpainia entzutetsua lehen biderrez egongo da Zornotzan. Ainhoa Salterain Zornotzako alkatea pozik agertu da iragarpenagaz. "Zirkoaz familia giroan gozatzeko aukera paregabea da, baita euskarari ikusgarritasuna ematen laguntzeko eta gure kultur jardueretan hizkuntzaren erabilera sustatzen jarraitzeko ere. Familia zornotzar guztiak animatzen ditugu magiaz, umorez eta emozioz betetako ikuskizun batera hurbildu eta horretaz gozatzera", azaldu du Salterainek.
Emanaldien zerrenda:
- Maiatzak 23, barikua, 19:00etan.
- Maiatzak 24, zapatua, 17:00etan.
- Maiatzak 25, domeka, 12:00 etan eta 17:00etan.
- Maiatzak 30, barikua, 19:00etan.
- Maiatzak 31, zapatua, 17:00etan.
- Ekainak 1, domeka, 12:00etan eta 17:00etan.
- Ekainak 6, barikua, 19:00etan.
- Ekainak 7, zapatua, 12:00etan eta 17:00etan.