Barikuko ekimenean, parte hartzaileek pintxo bat egin behar izan zuten, aurretik osagaiak zeintzuk izango ziren jakin barik. "Jardunaldi honi emozio pixkat eman gura genion, eta horretarako parte hartzaileek zorrotzak eta irudimentsuak izan behar izan dute", azaldu zuen Rakel Llamosas Igurcoko zuzendariak.