Urtero egin ohi dute trukea Lauaxeta Ikastolak eta Berlin Schadow-Gymnasium ikastetxeak, eta lankidetza horrek "murgiltze kultural eta akademikoko esperientzia" eskaintzen die. Aurten, ostera, 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa sufritu zuten biktimeen lekukotzak jasoko dituzte. "Elkarrizketa hauen bidez, gazteek ez dituzte soilik gertakari historikoak aztertuko, emozionalak ere ikusiko dituzte, ondorengo belaunaldietan izandako eragina ere ikusiko baitute; bakean eta elkarbizitzan oinarrituko den etorkizun baten garrantziaz jardungo dira, baita ere", azaldu dute Lauaxeta Ikastolako iturriek.
15 eta 16 urte bitarteko dozena bat ikasle inuguruk parte hartuko dute topaketan.