Bilbao Argia izango da aurtengo Otxote gonbidatua 'Otxoteak tabernaz taberna'-n

Anboto 2025ko api. 1a, 13:18

Iaz egin zuten bezala, 'Otxoteak tabernaz taberna' egitasmoaren edizio berri bat egingo dute asteburuan Zornotzan. Domekan izango da, 12:00etatik aurrera. 

Zornotzako Otxoteak Bilbao Argia otxote bilbotarra gonbidatu du kantaldi ibiltariaren edizio berrirako. 12:00etan hasiko da kantaldia, Txiri-Txiri tabernan; ostean joango dira Oasis, Sukoi, El cojo, Venecia, Lopena, Far-Far eta Urtza tabernetara giroa alaitzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!