Lau pertsona eraman dituzte ospitalera, Zornotzako sute batean kea arnasteagatik

Anboto 2025ko mar. 28a, 11:16

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 9:40ean sua isiotu da Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko etxebizitza batean. Larrialdi zerbitzuek zazpi pertsona artatu dituzte bertan, eta euretariko lau Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik. 

Momentu honetan sutea amatatuta dagoela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Hala ere, Luis Urrengoetxea kalea trafikoarentzako zarratuta dago momentuz. Lau zaurituak Galdakaoko ospitalera lekualdatu dituzte. Larrialdi zerbitzuen hipotesien arabera, sua sukaldean isiotu da

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!