Euskaraldia 2025

[ARGAZKI GALERIA] Euskaraldiaren hamaikakoak aurkeztu dituzte Zornotzan

Anboto 2025ko mar. 28a, 09:40

Zornotzako Euskaraldia sustatuko duten zazpi hamaikakoak aurkeztu dituzte. Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldiaren 4. edizioa. 

Gurasoen Hamaikakoa Iñaki Laka, Cristina Do nascimento Goncalves, Estela Pradas, Gotzone Bilbao, Adina Dinca, Ruben Iñiguez, Miriam Rey, Vanessa Iparragirre, Onintza Etxebarria, Arantza Elorza eta Saioa Asuak osatzen dute. Kultur arlokoan, ostera, Udaberri dantza taldeak, Markeliñe antzerki taldeak, Armendola kultur elkarteak, Eta Abar bertso eskolak, Sociedad Artistico Cultural Zornotzak, Zornotzako musika bandak, Besuek, Soinu txikie taldeak, Trikipiu bandak, Kine zineklubak eta Udazken txistulari elkarteak osatzen dute. Kirol arlokoa, ostera, Ikas-txikik,  Ukabideak, Lagun Onak eta Erdu Gugaz pelota elkarteak, Waterpoloa Larreapolo kirol taldea, Urbide igeriketa taldea, Xake taldea, Mareamore, Zornotza menti taldea eta Urgozo rugby taldeak osatuko dute. Euskaldun berrien taldea, berriz, Mara Trinbolik, Eva Garcia, Txaro Gomez, Belen Rufz, Alejandro Badiola, Jon Campillo, Luciano Martinez, Carlos Argintxona, Garbiñe Madariaga, Gotzone Llona, Julia Barrocal, Marci Fernandez, Fatima Perez eta Pili Oeejak osatzen dute. Ainhoa Erauskin, Joseba Berriotxoa, Iratxe Azkuna, Oier Saratsua, Justo Alberdi, Kepa Larruzea, Andoni Larrea, Iñigo Gorospe, Asier Bikandi, Kristina Mardaraz, Iñaki Azkuenaga, Maite Ingunza, Xabier Artabe, Loli Zurinaga eta Alfonso Intxausti dira Hitano Taldeko partaideak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!