Kulturartekotasuna ari dira lantzen Urritxe institutuko ikasleak, proiektuan parte hartzen ari diren gainontzeko ikasle eta ikastetxeekin batera. Erasmus+ proiektu honetan, Baionatik, Frantziatik eta Italiatik etorri dira ikasleak, eta besteak beste, Bilboko Guggenheim museoa, Gernikako Batzar Etxea eta Bakearen museoa eta Gaztelugatxeko Doniane ermita ezagutuko dituzte. "Programa honek erronka bat planteatzen du parte-hartzaile guztientzat. Agian orain ez duzue guztiz ulertzen, baina ziur nago esperientzia ahaztezina biziko duzuela, ez bakarrik akademikoki, baita pertsonalki ere. Beste herrialde batzuk eagutuko dituzue, beste kultura batekin ikasleekin elkarreragin eta hizkuntza praktikatzeko aukera izango duzue. Esperientzia honetako momentu bakoitza ondo aprobetxatzera animatzen zaituzte eta baita gure kultura eta ohiturak gertutik ezagutzera ere", azaldu du Ainhoa Salterainek gaur goizean egindako harrera ekitaldian.
Martxoan, Italiara bidaiatuko dute Urritxeko hainbat ikaslek.