Euskaraldia 2025

Zornotzako Euskaraldiaren hamaikakoak aurkeztuko dituzte martxoaren 27an

Anboto 2025ko mar. 25a, 09:42

Artxiboko irudia.

Zornotzako Euskaraldian zazpi hamaikakok egingo dituzte enbaxadore lanak. Eguenean egingo duten ekitaldian aurkeztuko dituzte, 19:00etan, Zelaieta zentroan. 

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta bertan Ahobizi edo Belarriprest gisa parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Euskararen erabilera sustatzea helburu duen ariketa sozial erraldoira begira sortu dituzte zazpi hamaikakoak aurkeztuko dituzte eguenean: Kirol arloko hamaikakoa, Kultur hamaikakoa, Gazteen hamaikakoa, Euskaldun berrien hamaikakoa, Nagusien hamaikakoa, Gurasoen hamaikakoa eta Hitanoaren hamaikakoa. 

Bestalde, Zornotzako Udalak udalerriko 50 entitate baino gehiagok Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutela azaldu du ohar baten bidez. "Tokiko establezimenduek euskararekin duten konpromisoa agerian uzteko asmoz, datozen asteetan argazki bat egingo da Eusakaraldiarekin bat egiten duten saltoki eta ostalaritzarekin batera. Hain inplikazioa funtsezkoa da, herritarrekin eguneroko eta gertuko harremana baitute, eta euskaraz naturaltasunez mintzatzea gero eta errazagoa eta ohikoagoa den ingurune bat bultzatzen baitute", nabarmendu dute oharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!