Gure Kirolaken alboan dagoen landa gunean egin dute landaketa, tokiko biodibertsitateari laguntzeko eta herritarren artean ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeko helburuagaz. Zuhaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak eman ditu eta Quercus robur espezieko aleak dira.
Haritz banaketa
Bestalde, Elorrion, Foru Aldundiak emandako 300 haritz banatuko dituzte gaur Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Herritar bakoitzak bost landare jasoko ditu gehienez; 50 zentimetrokoak dira aleak.