ONCEk 210.000 euro utzi ditu Zornotzan

Anboto 2025ko mar. 21a, 10:49

Espainiako Itsuen Erakundearen (ONCE) martxoaren 20ko zozketak 210.000 euro utzi ditu saritan Zornotzan. Juana Castillok San Miguel kalean duen salmenta-postuan sei kupoi irabazle saldu ditu, eta bakoitzak 35.000 euroko saria eraman du. "Nire eguneroko bezeroekin ospatzeko modu polita da", azaldu du, pozik Castillok. 

"Uste dut ohiko bezeroetako biri zerbaitek emango diela gaur postura datozenean. Zenbaki saritua 7-agaz amaitzen da, beraiek erosi ohi duten duten kupoia bezala", nabarmendu du ONCEko langileak. 

Castillok hiru urte daramatza ONCEko saltzaile gisa lanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!