Zornotzan, Gizarte Ekintzako laguntzak eskatzeko epea zabalik

Anboto 2025ko mar. 20a, 15:58

Eskaerak apirilaren 9ra arte aurkeztu ahal dira eskaerak, aurrez aurre HAZen zein udalaren egoitza elektronikoan. Zornotzako Udalak 30.000 euro bideratu ditu egitasmo honetarako. 

Zornotzako Udalak diru laguntza deialdi berria zabaldu du, gizarte arloko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde zein pertsonentzako. Laguntza hauen bidez, ongizate soziala sustatzen duten proiektuak lagundu gura ditu udalak. 30.000 euro bideratuko ditu udalak horretarako, eta proiektuaren kostu osoaren %80 finantzatuko du, gehienez. 

Informazio gehiago gura izanez gero, deialdi osoa udlaaren egoitza elektronikoan ikusi daiteke, edota udaletxean bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!