Akelarre arabera, martxoaren 15eko gauean "mutil talde batek" Zornotzako LGTB komunitateko herritar bati eraso egin zion. Plataformaren arabera, erasoa ez da gisa horretako lehenengoa. "Faxismoak etengabe babesten du gizontasun hegemonikoa eta eurak eta euren jarrerak babesteak zilegitasuna ematen dio gure komunitatearen aurkako biolentziari", azaldu dute ohar baten bidez. Erasoa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute zapatu eguerdian, eta "erasoen aurrean antolatzeko" deia egin dute. "Homofoboa, transfoboa, arrazista, xenofoboa eta oro har zapaltzailea den faxismoari aurre egingo diogu. Eraso homofoboa irmoki gaitzesten dugu", esan du Akelarre plataformak. "Ez gatoz errespetu eske, amorru hau guztia antolatu eta askatasuna exijitzera baizik", gaineratu dute.