Ibilgailu elektrikoen Greenpower lehiaketa Zornotzara iritsiko da martxoaren 23an

Anboto 2025ko mar. 17a, 12:41

Beste urte batez Greenpower Bridgestone zirkuitua Zornotzan lehiatuko da. Gazteen artean mugikortasun iraunkorra eta berrikuntza sustatzeko asmoz egiten den ekimenak bosgarren edizioa du aurtengoa, eta martxoaren 23an egingo dute. 

9 eta 25 urte bitarteko har eta gazteei zuzenduta dago ekimena. Zornotzan, 9-11 urte bitarteko gazteek Gobblins modalitatean parte hartuko dute, eurek eraikitako auto elektriko eta jasangarri batekin. Lasterketa ez du ibilgailu bizkorrenak irabazten, baizik eta modu eraginkor, energetiko eta jasangarrienean gidatzen duenak, horretarako, bateria agortu gabe kilometro gehien eginda. Ibilgailu guztiek motor elektriko eta bateriak berdinak izango dituzte, baina parte hartzaileek karrozeria eta alde mekaniko eta elektrikoak diseinatu beharko dituzte, errendimendua hobetzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!