Zornotzako San Migel kalea zarratu dute Jauregizahar parean

Anboto 2025ko mar. 17a, 09:43

Zornotzako Udalak San Migel kaleko zati bat zarratu du Jauregizahar auzoaren parean, errepidearen azpiko San Martin errekastoko ganga hondoratzeko arriskuan dagoela-eta.

Errepideko tunela eta galtzada konpondu bitartean, udalak eremua zarratu du ezbeharrak saihesteko. Errepidea urtea amaitu arte egongo da zarratuta, gutxienez., eta horrek eragina izango du ibilgailuen zirkulazioan eta autobusen geralekuetan.

Ibilgailuek Nafarroa kaletik egin beharko dituzte herrigunerako sartu-irtenak aurrerantzean.Kalea itxita egon arren, ibilgailuek bermatuta izango dute Jauregizahar, Gane, Andrandi eta Legarrebi auzoetarako sarbidea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!