Zornotzak doako aparkaleku berri bat izango du Euban

Irati Otadui 2025ko mar. 13a, 09:56

Udalaren helburua inguruko aparkaleku-beharrak "arintzea" da.

Zornotzako udalak aparkaleku berri bat egingo du Eubako pasabide ondoan. Espazioak 506,81 m²-ko azalera du eta erabilera publikoa izango du datozen 50 urteetan, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeak udalari egindako lagapenari esker. 

Udalaren helburua inguruko aparkaleku-beharrak "arintzea" eta herriguneko mugikortasuna "hobetzea" da, espazio hori "segurtasunez" erabiltzeko, ohar batean azaldu duenez. 

Hitzarmenaren arabera, Udalak bere gain hartuko ditu aparkalekuaren mantentze lanak, kontserbazioa eta segurtasuna. Gainera, aparkalekua doakoa eta publikoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!