Herritar ugari batu ziren zapatuan Zelaietan egindako sari banaketa ekitaldira. Saria eman ostean, Alaiak abesbatzak abesti bat kantatu zuen. "Alaiak korala talde bat baino gehiago izan da; laguntasunaren eta emakumeen ahalduntzearen eredu izan da. Horregatik, gaurkoan koralaren ibilbidea, ausardia eta konpromisoa aitortzen ditugu. Askorentzat, abesteko talde bat ez ezik, lagunduak, entzunak eta ulertuak sentitzeko espazio bat ere izan delako", azaldu du Ainhoa Salterain alkateak.
Marixelarre saria 2022az geroztik banatzen du Zornotzako Udalak, udalerrian berdintasunaren alde lan egiten duten kolektibo, proiektu eta pertsonen lana goraipatzeko eta saritzeko. Aurreko edizioetan herriko lehen emakume elkarteari, 1940 eta 1975 urteen bitartean lan egin zuten emakume zornotzarrei eta kirol eremuan genero-desberdintasunak murrizten lagundu ten 1.205 kirolari zornotzarrei banatu zaie saria.