Martxoak 8

Zornotzako Udalak Martxoaren 8ko egitaraua aurkeztu du

Aritz Maldonado 2025ko ots. 26a, 17:02

Jon Artabe, Ainhoa Salterain eta Alicia Hernandez.

Zornotzako Udalak antolatu duen egitarauak kultur eta aisialdi jarduerak eta ekitaldi instituzionala batzen ditu.

Zornotzako Udalak askotariko egitaraua prestatu du Martxoaren 8aren harira. Horrela, erakusketak, berbaldiak, zinema-saioak, topaketak eta kultur jarduerak egingo dituzte datozen egunetan. Ainhoa Salterain alkatearen berbetan, ekintza hauen helburua herritarrak berdintasunaren aldeko urratsak ematearen garrantziaz sentsibilizatzea da. "Martxoaren 8a ez da egutegian agertzen den data soil bat. Orain arteko urratsak aitortzeko ez ezik, oraindino ere gainditu beharreko erronkez jabetzeko ezinbesteko hitzordua ere bada", azaldu zuen eguazteneko prentsaurrekoan. Horrela, besteak beste, Zelaietako erakusketa gelan Emakumeak eta euskal komikigintza erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 11ra arte. Alaiak korala Martxoaren 8an, elkarretaratzea eta adierazpen instituzionala egiteaz gainera, Marixelarre sariaren ekitaldia ere egingo dute. 13:00etan izango da, herriko plazan; bertan, Alaiak koralak 40 urteko ibilbideagatik jasoko du saria. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!