Joan zen asteburuan 19 urtera arteko selekzioen Espainiako txapelketako finala jokatu zuten Bilbon. Euskadik eta Kataluniak neurtu zituzten indarrak. Final eder eta parekatuaren ostean, kataluniarrak nagusitu ziren: 24-27. Beraz, Euskadiko selekzioa azpitxapeldun geratu zen.
Lorpen horren parte izan dira eskualdeko hainbat errugbilari. Durango Rugby Taldetik Naroa Gandarias, Goreti Barrutieta eta Xiberu Sanchez egon ziren; Zornotzako Urgozo Taldetik Alea Irakulis eta Elorrio Rugby Taldetik Wude Zabarte.
Alea Irakulis. (Argazkia: amorebieta-etxano.eus)
DRTko jokalariak zilarrezko domina jantzita. (Argazkia: DRT)